Gaztea

musika

musika

Itzulera

Doctor Deseo bueltan da

Luzia Zugadi

2010/03/11

Apirilaren 6an iritsiko da talde honen Deseo: Cartografia Imposible lana eta bi egun geroago Bilboko RockStarren aurkeztuko dute lan berria. Apirilaren 16an kontzertu-birari ekingo diote, Durangon.

Apirilean itzuliko da Doctor Deseo. Disko berriarekin eta kontzertu-bira luze batekin iritsiko da talde bilbotarra. "Cartografia imposible" bira apirilaren 16an hasiko da Durangoko Plateruena antzokian. Aste bete geroago, apirilaren 23an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan arituko da eta apirilaren 24an Atarrabiako Totem aretoan. Maiatzean Euskal Herritik atera eta Madril eta Bartzelona bisitatuko ditu. Maiatzaren 8an joko dute Francis eta bere taldekideek Madrilen eta maiatzaren 15ean Kataluniako hiriburuan izango dira.

Disko berria

Deseo: Cartografia Imposible izena jarri dio Doctor Deseok lan berriari. Diskoa Iñaki Uohoren Muxik estudioetan grabatu dute eta apirilaren 6an iritsiko da dendetara.

Diskoaren aurkezpena

Bestalde, apirilaren 8an disko berriaren aurkezpena egingo dute Bilboko RockStar aretoan.

Sarreren salmenta

Dagoeneko salgai daude datorren apirilaren 16an talde honek Durangon emango duen kontzerturako sarrerak. Plateruenako webgunean 15 eurotan (banaketa gastuak kontutan izan gabe) lortu daitezke sarrerak.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa