Gaztea

musika

musika

Berriz lanean

El Columpio Asesino estudioan sartuko da laugarren lana grabatzera

Garazi Urdanpilleta

2010/03/12

Talde iruindarra Donostiako De Lucas estudioetan sartuko da astelehenean disko berrirako prestatutako abestiak grabatzera. Dena den, agertokiak ez dituzte utziko eta 3 kontzertu berri lotu dituzte.

El Columpio Asesinok grabazio lanei ekingo die berriz. Astelehenean estudioko laugarren lana grabatzeari ekingo dio talde iruindarrak Donostiako De Lucas estudioetan eta laster entzun ahal izango dugu grabazio horren emaitza.

La gallina aurreko diskoak kritika bikainak izan zituen eta harerra ere ez zuen nolanahikoa izan, 60 kontzertu baino gehiago eman baitzituzten eta gure inguruko jaialdi esanguratsuenetan jotzeaz gain, Txinara, Filipinetara, Mexikora, Guatemalara eta El Salvadorrera iritsi zen, besteak beste, seikote nafarra. Astelehenean disko horri lekukoa hartuko dion lana grabatzeari ekingo dio seikote nafarrak.

Baina, grabazioetan murgiltzeaz gain, hainbat kontzertu ematen ere jarraituko dute El Columpio Asesino taldeko kideek eta hiru hitzordu berri lotu dituzte, Granadan, Murtzian eta Burgosen.

Bestalde, sare sozialen zaleek jada topatu ahal izango dute el Columpio Asesino Twitterren, profila estreinatu baitute bertan. Eta profil hori estreinatzeko,&' || 'nbsp; kantu bikaina ari dira oparitzen: "Mush up", Coburn talde londrestarraren abestiaren birnahasketa eta Pixies taldearen "Vamos"&' || 'nbsp; DJ Wally dublindarraren nahasketa.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa