Gaztea

musika

musika

Maiatzaren 11tik 16ra

The Blasters eta The Phantom Four, Azkena Rockeko aurkezpen-biran

Luzia Zugadi

2010/05/27

Bilbon maiatzaren 16an arituko dira bi talde hauek. Sarrerak salgai daude jada.

The Blasters eta The Phantom Four taldeak izango dira Azkena Rock 2010 jaialdiko aurkezpen-birako protagonistak. Aipatutako bira, maiatzaren 11tik 16ra bitartean egingo dute eta Xixonen, Bartzelonan, Valentzian, Madrilen eta Bilbon arituko dira bi talde hauek.

Sarrerak salgai daude jada. Aurresalmentan 20 eurotan salduko dituzte sarrerak (banaketa gastuak kontutan izan gabe) eta takilan 23 eurotan egongo dira.

The Blasters taldeak musika amerikarraren ohitura islatzen du. Zuzeneko bikainak eskaintzen ditu eta bere kantuek George Jones, Ike Turner nahiz James Brown musikarien influentzia dute. Gainera, rock, country, blues eta rockabilly estiloak nahasten ditu.

Bestalde, The Phatom Four taldeak Holandako garage eta rock estilo onenak hartzen ditu. The Treble Spankers talde mitikotik sortu zen The Phatom Four.

Bi talde hauek maiatzaren 16an helduko dira Bilboko Azkena aretora.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa