Gaztea

musika

musika

Bidali zure maketak!

Martxoak 16, Maketa Lehiaketan parte hartzeko azken eguna!

E.A

2010/03/16

Bi bide dituzu horretarako; Gaztea atarian Internetera bideoak igo edo CDak Miramonera bidali. Hauxe izan daiteke zure aukera. Animatu eta parte hartu!

2010eko Maketa Lehiaketaren lehen fasea amaierara heltzen ari da. Gaur, martxoak 16, da azken eguna zure maketa gure lehiaketa ezagunera aurkezteko.&' || 'nbsp; Nahi beste kanta bidal ditzakezu, baina kontuan izan, abestiekin batera, aurkezpen bideo bat ere helarazi behar diguzula.

Bi bide dituzu horretarako: Gaztea atarian, abestiak eta bideoak igotzeko aukera emango dizugu, hemen klikatuta. Bestela, bidali CDa Miramonera. Xehetasun gehiago XIX. Maketa Lehiaketako oinarrietan aurkituko dituzu.

Sariak

Aurreko urteetan bezala, aurten ere bi sari daude jokoan: Epaimahaiaren saria eta Entzuleen saria. Epaimahaiaren Saria jasotzen duen talde edo bakarlariak bideoklip bat grabatzeaz gain, BBK Live musika jaialdi entzutetsuan joko du, besteak beste. Bestalde, Entzuleen Saria lortzeko lehian, epaimahaiak 10 maketa onenak aukeratuko ditu. Hala, Gaztea atarian sartuta, edonork izango du abesti gogokoenari botoa emateko aukera. Horrez gainera, irabazleek Gaztea Live saioan zuzenean joko dute!

Euskal Herriko musikaren munduan oihartzun handia izaten du Maketa Lehiaketak, eta bertan parte hartu duten talde asko ezagun bihurtu dira. Halaxe izan da, besteak beste, EH Sukarra, Sorotan Bele, Zea Mays, Kerobia, Kauta, Berri Txarrak eta Delorean taldeen kasuan. Ez galdu aukera hau, animatu eta bidali zure maketa! Eta gogoratu iruzkinak egin ditzakezula Facebook eta Twitter (#maketalehiaketa) erabilita.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa