Gaztea

musika

musika

Asteko disko berriak

Lauroba, Governors eta Julieta Venegas lan berriekin datoz bueltan

Garazi Urdanpilleta

2010/03/15

Gainera, The White Stripesen Under Great White Northern Lights, Sugababesen Sweet 7 eta Jorge Drexler-en Amar la trama diskoak ere jarriko dituzte salgai aste honetan.

Lauroba: Egunarekin: Talde donostiarrak asteazkenean aurkeztuko du estudioko bigarren lana: Egunarekin. Donostiako Udal Liburutegiko kriptan 11:00etan egingo dute GOR diskoetxearen eskutik etorriko den disko berriaren aurkezpena. Lorentzo Records estudioetan (Berrizen) grabatu dute lana eta Kerobia taldekoXabi Fernandezek ahotsa jarri du lan berriko kantuetako batean,zehazki, balada batean. Disko berriari izena ematen dion abestia aurkeztu du Lauroba anaien taldeak disko berria: "Egunarekin".

Governors: Frenetikdrome. Ostegunean aurkeztuko du talde arrasatearrek estudioko bigarren lana. Bilboko Elkar Megadendan egingo dute aurkezpena goizeko 11:00etan. Disko berria 2010eko urtarrilean eta otsailean Hi Gain estudioan grabatu eta nahastu du Haritz Harreguyk, eta ekoizpena J. Sang-ekin batera garatu du; masterizazioa, berriz, Jonan Ordorikak Mamia estudioetan egina da. Hamar kanta berri aurkeztuko dizkigu taldeak lan berrian. Gainera, iazko Hatortxurock jaialdirako egindako "Kristal kolpatuak" abestia eta bideoa ere topatuko ditugu. Abesti horretan Elñaut Elorrietak /Ken Zazpi) eta Sorkunek hartu dute parte. Hitzei dagokienez, taldeko kantari J. Sang-ek berak idatzi ditu sei kantaren hitzak; beste abestien hitzak, berriz, Eider Zumalderenak, Aitor Antruejorenak eta Fredi Paiarenak dira.

Julieta Venegas: Otra cosa. Kantar i mexikarrak bihar jarriko du salgai estudioko lan berria. Cachorro Lopezekin grabatu du artistak diskoa eta Miranda!taldeko Ale Sergiren, Babasonicoseko Adrian Dargelosen eta Koko&' || 'nbsp;Stambuken laguntza izango lan berriko kantuak osatzerako orduan. &' || 'nbsp;"Lento" kantuaren garaira (2004ko diskoan bildu zuen abesti hori) itzuliko da artistak lan berriarekin lortu duen soinua. "Bien o mal" da Julieta Venegasek lehen single gisa aukeratu duenkanta eta azken hilabeteetan entzungai daukagu abesti hori Gaztean.

The White Stripes: Under Great White Northern Lights. Under Great White Northern Lights&' || 'nbsp; talde estatubatuarrak 2007an Kanadan egindako biran oinarritutako dokumentala izan zen eta gaurtik aurrera eskuragarri da horren audioa. CDan eta biniloan topatuko dugu dendetan baina, gainera, izenburu bera duen kutxa berezia ere jarriko dute salgai. DVDak, liburua eta serigrafiak topatuko ditugu bertan. Taldearen 16 kantu ezinbesteko topatuko ditugu bertan.

Sugababes: Sweet 7. Estudioko zazpigarren lan "gozoa" dakar talde britainiarrak. Elektropop eta dance pop musika dute ardatz diskoa osatzen duten 13 abestiek, RedOne amerikarren, Fernando Garibayren and StarGate ekoiezle talde suediarraren zuzendaritzapean ekoitzi baitute lana. Sean Kingston jamaikarrak ere esku hartu du lan berrian, "MIss everything" abestian ahotsa jarri baitu.

Jorge Drexler: Amar la trama. 12 kantu berri dakartza musikari uruguaiarrak lan berrian eta hiru kolaborazio berezi izan ditu lana osatzerako orduan: Ben Sidranen ahotsa eta organoa "I don''t worry about a thing" kantu klasikoaren moldaketan, Josemi Carmonaren gitarra "Las transeúntes" abestian eta Leonor Watlingen (Drexler-en bikotearen) ahotsa "Toque de queda" kantuan. Matias Cella izan da diskoaren ekoizlea. Lan berriaz, gain, "La trama circular" DVDa ere topatuko dugu. Bertan, Ariel Hassan argentinarrak abesti bakoitzaren grabazioa dokumentatu du.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa