Gaztea

musika

musika

Estudioko 3. lana

Katy Perry Kalifornian ari da prestatzen lan berria

Garazi Urdanpilleta

2010/03/15

Santa Barbaran hasi da grabatzen New Yorkeko kantaria kanta berriak. Twitter bidez jakinarazi duenez, "oso pozik" dago hartzen ari diren itxurarekin eta, hitzei baino, erritmoari eman dio lehentasuna.

Katy Perry estudioko hirugarren lana prestatzen hasi da. Artistak Twiiter bidez jakinarazi du Santa Barbaran (Kalifornia, AEB) ari dela grabatzen disko berriko kantuak, bizileku gisa hartu duen hirian, hain zuzen ere.&' || 'nbsp;

New Yorkeko kantariak esan du "oso pozik" dagoela kantuak hartzen ari diren itxurarekin. Askoz ere dantzagarriagoa eta poperoagoa izango da. Kantariak esan du aurreko diskoak izugarrizko arrakasta izan bazuen ere, kontzertuetan erritmo pixka bat gehiago ebhar zuela ohartu zen eta, horregatik, hitzei baino, erritmoari emango dio lehentasuna abesti berrietan.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa