Gaztea

musika

musika

Itzulera

Texas taldea berriro elkartuko da

Luzia Zugadi

2010/03/15

Alistair Mcerlaine gitarra-jolearen osasun egoerak hobera egin du nabarmen eta Sharleen Spiteri taldeko abeslariak bukatu du bakarkako lana. Hori dela eta, berriro elkartazea erabaki dute.

Sharleen Spiteri abeslariak bakarkako lana aurkeztu eta Alistair McErlaine gitarra-jolea ospitaletik atera ostean, Texas taldea berriro elkartu da eta estudioan sartu da disko berri bat grabatzeko.

2009ko irailetik egon da Alistair Mcerlaine ospitalean, egoera larrian, garun-hemorragia izan ostean, baina, dirudienez bere osasun egoerak hobera egin du nabarmen.

Hori dela eta, Sharleen hasia da dagoeneko disko berriko abesti batzuk prestatzen. Bien bitartean, The Movie Songbook bakarkako lana promozionatzen dabil. Lan honek pelikuletako soinu-banden bertsioak jasotzen ditu.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa