Gaztea

musika

musika

Zinema-aretoetara

La Oreja de Van Gogh taldearen filma apirilean helduko da

Garazi Urdanpilleta

2010/03/15

Viaje al Mar Muerto izeneko filma apirilaren 10ean eta 11n estreinatuko da Madrilen eta Bartzelonan. Zinemetan ikusgai izan ostean, DVD formatuan kalertauko dute.

La Oreja de Van Gogh talde donostiarra azken ukituak ematen ari da bere lehen filmari. Viaje al mar muerto izenburua jarri diote lanari eta fikzioa eta dokumentala uztartuko ditu. Chino Moyak zuzendutako filma apirilean helduko da zinema-aretoetara. Hori bai, oraingoz, bi estreinaldi-data soilik iragarri dituzte apirilaren 10ean Madrilen eta 11n Bartzelonan, baina ez dute Euskal Herriko estreinaldi posibleei buruzko ezertxo ere aurreratu. Dena den, zinemetatik igaro ostean,&' || 'nbsp;DVDan argitaratuko dute filma.&' || 'nbsp;

"Musikan eta adiskidetasunean" oinarritutako pelikula hau CD eta DVDan publikatuko da eta, aipatu bezala, fikziozko istorioak bizitza errealarekin nahastuko ditu. Gainera, Itsaso Hilean (Israelen) 2009ko azaroan talde honek eskainitako kontzertuaren pasarteak ere jasoko ditu. Toki ezberdinetan filmatutako dokumentalak, bidaian bildutako irudiak ere jasotzen ditu.

Argumentuari dagokionez, musika eta adiskidetasunaren arteko loturari buruz hitz egiten du. Abesti batzuk jotzeko asmoz elkartu eta La Oreja de Van Gogh taldean bihurtzen den lagun-talde baten istorioa kontatzen du, hain zuzen.

Pertsonaia ezberdinak

Filmean, adin, sexu, gizarte-maila eta jatorri etniko (juduak, askenaziak, sefardiak, afroamerikarrak, beduinoak, arabiarrak) ezberdinak dituzten pertsonekin harramantzen dira taldekideak. Bestalde, David Broza eta Mira Awad abeslari israeldarrak ere azaltzen dira.

Baina azken horiek ez dira pelikulan agertzen diren pertsonaia bakarrak, Noa abeslariak eta Israelgo talde latindarretako liburu-saltzaileak, ile-apaintzaileak, irakasleak, saltzaileak, armadako kideak eta musikariak ere azaltzen baitira.

Itsaso Hilean emandako kontzertuan La Oreja de Van Goghek Nuestra casa a la izquierda del tiempo lana aurkeztu zuen eta orkestra sinfoniko batekin grabatu zuten aipatutako zuzenekoa.

Bestalde, talde donostiarra estudioko lan berrirako kantuak konposatzen hasia da. Joango gara jasotzen kantu berriei buruzko xehetasunak.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa