Gaztea

musika

musika

Azaroaren 7an

Madrilen banatuko dira aurten MTV Sariak

Luzia Zugadi

2010/03/16

Azaroaren 7an egingo den sari-banaketan musikaren munduko izar nagusiak bilduko diira. Gainera, asteburu horretan kontzertu garrantzitsu ugari izango dira Madrilen.

MTV European Music Awards sariak Madrilen banatuko dira aurten. Hain zuzen ere azaroaren 7an ospatuko da pop musikaren izarrak biltzen dituzten sari hauen banaketa ekitaldia.

Iaz Beyonce izan zen irabazle nagusia eta U2 taldeak kontzertua eskaini zuen Brandenburgoko Atean. Aurten oraindik asko falta da garailea nor izango den jakiteko, baina, aurrikusitakoaren arabera, igande batean ospatuko da sari-banaketa (orain arte ostegunetan egiten zen).

Modu horretan, asteburu osoan zehar kontzertu eta ikuskizun ugari hartuko ditu espainiar Estatuko hiriburuak. Maiatzetik aurrera iragarriko dituzte Madrilen azaroko lehen asteburuan egongo diren zuzenekoak eta antolatzaileek aurreratu dutenez, musikaren munduko izar nagusienek bisitatuko dute Madril.

Orain arte Liverpoolen, Dublinen, Erroman, Parisen, Londresen, Milanen, Lisboan eta Estocolmon banatu dira MTV Sariak eta, besteak beste, Coldplay, Green Day, Madonna, REM eta Prince musikari eta taldeak gonbidatu dituzte aipatutako herrialdeek.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa