Gaztea

musika

musika

AEBetan

Berri Txarrak eta Delorean SXSW jaialdian arituko dira egunotan

Garazi Urdanpilleta

2010/03/17

South By SouthWest Ipar Amerikako jaialdi garrantzitsuenetarikoa da eta Texasko Austin hirian antolatzen dute. Igandera bitartean izango dira bertan Lekunberriko hirukotea eta talde zarauztarra.

Berri Txarrak eta Delorean euskal taldeek Atlantikoa zeharkatu berri dute, Ameriketako Estatu Batuetako jaialdi garrantzitsuenetako batean taularatuko baitituzte euren doinuak egunotan: Texasko Austin hirian egiten den South by Southwest (edo SXSW) jaialdian. Gaur izango dute lehen emanaldia eta martxoaren 21era, igandera, bitartean hainbat kontzertu emango dituzte bertan.

SXSW jaialdia AEBetako musika erakustokirik handienetakoa da eta urtero milaka zale eta musikagintzako langile erakarri ohi ditu.

Lekunberriko hirukoteak Payola lan arrakastatsuko kantuak joko ditu zuzenean eta Bartzelonan kokatutako talde zarauztarrak, berriz, apirilean argitaratuko duen Subiza laneko doinuak aurkeztuko ditu, baita Ayrton Senna azken EPko eta aurreko lanetako abestiak ere.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa