Gaztea

musika

musika

Sarien zain

Amaitu da Maketa Lehiaketan izena emateko epea

Luzia Zugadi

2010/03/17

Datozen egunotan finalean egongo diren hamar kantuen izenak jakinaraziko ditu epaimahaiak eta martxoaren 30etik aurrera, botoa emateko aukera izango duzue entzule eta irakurleok.

Dagoeneko amaitu da XIX. Maketa Lehiaketan izena emateko epea eta Euskal Herriko talde ezberdinen ehunka maketa eta aurkezpen bideo jaso ditugu.

Orain epaimahairen txanda iritsi da. Datozen egunotan aurtengo Maketa Lehiaketako finalean egongo diren hamar kantuen izenak jakinaraziko ditu epaimahaiak eta martxoaren 26an, Bilboko Bilborock aretoan, hamar abestiok zuzenean joko dituzte hautatutako taldeek. Hamar kantu hauek Epaimahairen Saria eta Entzulearen Saria jasotzeko lehiatuko dira.

Bigarren sari hau, hau da Entzuleen Saria, zuen esku egongo da. Hortaz, martxoaren 30etik aurrera, gustukoen duzuen taldeei botoa emateko aukera izango duzue Gazteako irakurle eta entzule guztiok.

Azkenik, bi sarien irabazleak, Epaimahairen eta Entzuleen sariak, apirilaren amaieran jakinaraziko dituzte.

Sariak

Aurreko urteetan bezala, aurten ere bi sari daude jokoan: Epaimahaiaren saria eta Entzuleen saria. Epaimahaiaren Saria jasotzen duen talde edo bakarlariak bideoklip bat grabatzeaz gain, BBK Live musika jaialdi entzutetsuan joko du, besteak beste.

Bestalde, Entzuleen Saria eskuratzen duen taldeak 2000 euroko saria Gaztea Live saioan zuzenean jotzeko aukera izango du.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa