Gaztea

musika

musika

Kontzertuen agenda

Soinu ezberdinekin agurtuko dugu negua

Luzia Zugadi

2010/03/20

David Bustamante, Kaotiko, Hamlet, L.A., Burning eta El Barrio arituko dira, besteak beste, asteburuan, Euskal Herrian.

Kontzertu asko izango dira egunotan Euskal Herri osoan zehar.

Kaotikok Gasteizko Jimmy Jazz aretoa bisitatuko du gaur gauean eta Freddy Notes eta The Ruedies ere Arabako hiriburuan izango dira.

El Barriok bigarren kontzertu bat emango du asteburuan Euskal Herrian, Donostiako Kursaalen, hain zuzen. Gipuzkoatik mugitu gabe, Hamletek Arrasaten eskainiko duen kontzertuarekin egingo dugu topo.

Bukatzeko, Rage, Jaded Herat eta Guests, Barakaldoko RockStar aretora iritsiko dira; Puro Chile, Amorebieta-Etxanoko Idaba aretora; Burning, Bilboko Kafe Antzokira eta Sexty Sexers, Bermeoko Kafe Antzokira.

Eta nola ez, ezin aipatu gabe utzi, L.A. taldeak Iruñean joko duela.

Igandea

Kantabria aldetik, David Bustamante helduko da Iruñeko Gayarre antzokira.

Asteartea

Astean zehar ere musika hotsekin jarraituko dugu Euskal Herrian. Asteartean, The Lost Waves taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian joko du.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa