Gaztea

musika

musika

Take That hautsita

Mark Owenek Take That utzi eta alkoholikoa dela onartu du

Luzia Zugadi

2010/03/17

Gainera, bere emazteak etxetik bota du, ustezko desleiltasunengatik. Owen ospitale psikiatrikoan dago orain.

Badirudi bizitzak okerreko bidetik eraman duela Mark Owen abeslaria. Take That taldeko musikari "eztienak" alkoholikoa dela onartu du, Britainia Handiko komunikabideen aurrean. Gainera, aipatutako iturrien arabera, ospitale psikiatriko batean dago orain, bere gaixotasunari aurre egiteko.

Bestalde, bere emazteak etxetik bota omen du Owen, ustezko desleialtasunengatik.

Lanari dagokionean ere, albiste txarrak dira nagusi Mark Owenen bizitzan. Izan ere, bere egoera pertsonalak, Take That taldea uztera behartu du abeslaria. Dirudienez, azken bileretan Robbie Williamsen itzulerari buruz hitz egin zuten taldekideek, azken honek disko berriko kantuak grabatu ditzan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa