Gaztea

musika

musika

Udarako

Kylie Minoguek kolaborazio garrantzitsuak bilduko ditu lan berrian

Garazi Urdanpilleta

2010/04/12

Artista australiarrak Twitter bidez jakinarazi du ekainean iritsiko dela lehen singlea. Calvis Harris, Stuart Price, Taio Cruz eta Tim Rice-Oxley izan dira kolaboratzaileetako batzuk.

Kylie Minogue lan eta lan dabil. Artista australiarrak udarako kalean izan nahi du estudioko lan berria eta Twitter bidez jakinarazi duenez, ekainean iritsiko zaigu single berria. Urtebete baino gehiago darama estudioan sartuta, konposatzen, probak egiten eta ekoizten. Lan handia egiten ari da eta, gainera, kolaboratzaile bikainak hartu ditu alboan urteko ekoizpen garrantzitsuenetakoa izango dena osatzeko: Calvin Harris, Jake Shears, BabyDaddy, Xenomania, Greg Kurstin, Biffco, Taio Cruz, Diane Warren, Andy Chaterley, Stuart Price, Fraser T Smith eta Tim Rice-Oxley, besteak beste.

Disko berria "oso, oso dantzagarria" izango da eta ez omen da inolaz ere "koldarra" izango. Gainera, Interneteko hainbat forotan zabaldu denez, Too Much izenburua jarriko duio Kylie Minoguek lan berriari.&' || 'nbsp;



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa