Gaztea

musika

musika

Hegoafrikako Munduko Kopa

Shakiraren "Waka Waka" estreinatu dugu

Garazi Urdanpilleta

2010/05/05

Artista kolonbiarrak berak konposatu eta ekoitzi du kantua eta Hegoafrikako Freshlyground taldearekin batera grabatu du.

Shakiraren ahotsean datorkigu Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketako kantu ofiziala eta jada estreinatu dugu. Egin klik eta entzun "Waka Waka (Esto es Africa)"

FIFAk kolonbiarraren abestia hautatu du ekainean munduko hainbat futbol selekzio aurrez aurre jarriko dituen ekitaldiaren ereserki gisa.

Artista kolonbiarrak berak konposatu eta ekoitzi du kantua eta Hegoafrikako Freshlyground taldearekin batera grabatu du. "Niretzat ohore handia izan da FIFAren 2010eko Munduko Kopako hautatzea. Herrialde, arraza eta erlijio bakoitza grina bakarrak elkartzen dituen mundu mailako fenomenoa da, mundua batzeko eta elkartzeko boterea daukana, eta abestia horri buruzkoa da", esan du Shakirak.

Gainera, "Waka-Waka (Esto es Afrika)" abestiari esker irabazitako dirua Afrika kontinentean FIFA antolatzen ari den 20 alfabetizazio zentroetara bideratuko dute.&' || 'nbsp;



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa