Gaztea

musika

musika

Bakarkako bidea

Brandon Flowersek 'Flamingo' izeneko bakarlana aterako du

Garazi Urdanpilleta

2010/04/30

The Killers taldeko kantariak argi utzi du ez duela taldea utzi. Laster ezagutuko ditugu lan horri buruzko xehetasun gehiago.

The Killers taldeko kantariak, Brandon Flowersek, lehen bakarlana bidean duela baieztatu du. Las Vegasko taldearen webgunean atzerako kontaketa misteriotsu bat jarri zutenean, hainbat zurrumurru sortu zen eta orain argitu dute guztia. Flowersek Flamingo izeneko diskoa kaleratuko du eta laster jakinaraziko dituzte xehetasun gehiago.

Dena den, kantariak argi utzi du ez duela The KIllers taldea uzteko asmorik. Orain, azken urte bizien ostean, atseden hartzen ari dira eta taldekide bakoitza bere proiektuak gauzatzen ari da. Ronnie Vannucci bateriak, esaterako, Mumford and Sons, Keane eta Noah And The Whale taldeetako hainbat kdierekin batera, Mt Desolation taldea sortu du eta disko bat kaleratuko dute.

Brandon Flowersen lan berriari buruzko xehetasun gehiagoren zain geldituko gara.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa