Gaztea

musika

musika

Udan

Atom Rhumbak 'Bilbainada Supreme' lana grabatuko du

Garazi Urdanpilleta

2010/05/27

Uda honetan grabatuko dute diskoa 12 egunez Kaki Arkarazorekin eta ia dena zuzenean grabatuko dute.

Atom Rhumbak uda honetan grabatuko du disko berria: Bilbainada Supreme. Kaki&' || 'nbsp;Arkarazo soinu-teknikariarekin egingo dituzte grabazioak 12 egunez eta ia dena zuzenean grabatuko omen dute.

Kantu berri batzuen grabazioa ekainaren 4an grabatuko dituzte Bizkaiko hiriburuan, Uribitarte 18 teilatu-lauan, Isozaki dorreen ondoan,Kalatraba zubia atzean eta Ibaigane jauregia parean.

Grabazioaren aurretik kontzertu bakarra emango du Atom Rhumba taldeak eta larunbat honetan izango da, 21:30ean Azkoitiko Matadeixen, Electric Riders talde nafarrarekin batera. Bertan, disko berrian bilduko dituzten 10 kantu berri joko dituzte.

Hauexek izango dira grabazioan parte hartuko duten musikariak:

* Rober!: ahotsa, gitarra eta organoa
* Iñigo Cabezafuego: baxua, pianoa eta koruak.
* Joseba Irazoki: gitarra, banjoa eta koruak.
* Natxo Beltran: bateria eta koruak.
* Joe Gonzalez: saxofoi tenorra eta zeharkako txirula.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa