Gaztea

musika

musika

Etorkizun handiko kantaria

Mutil gasteiztar bat, Youtubeko izar berria

Garazi Urdanpilleta

2010/06/08

Leroyk 18 urte ditu eta Leona Lewis, Craig David, Beyonce eta beste askoren kanten moldaketak Youtuben duen kanalean zintzilikatzen ditu. 10.000 harpidedun eta milioi eta erdi bistaratze izan ditu.

Youtubek izar berria dauka eta gasteiztarra da, gainera. Leroy izeneko 18 urteko mutila da bera eta 3 urte daramatza bertan daukan kanalean Leona Lewis, Craig David, James Morrison, Beyonce eta beste hainbat artistaren moldaketak zintzilikatzen. 10.000 harpidedun dauzka mutilak eta milioi eta erdi bistaratze izan ditu guztira.

Mutilak talentua badu. Ongi abesten du eta gitarra eta pianoa jotzen ditu. Youtuben jendeak iruzkin ugari egiten dizkio eta babes handia dauka.

Lily Allen, Justin Bieber eta beste asko horrela hasi ziren. Ikusiko dugu Leroyk zein bide hartzen duen.&' || 'nbsp;

Informazio gehiago nahi baduzu, Myspacen ere badauka orria.

&' || 'nbsp;Ikusi Leroyren bideo batzuk!

&' || 'nbsp;


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa