Gaztea

musika

musika

Iragarpena

Radioheadek urtea amaitu aurretik atera nahi du disko berria

Garazi Urdanpilleta

2010/06/22

Ed O'Brien gitarristak aurreratu duenez, lana oso aurreratuta daukate eta 2007ko In Rainbows diskoarekiko oso desberdina izango da.

Radiohead taldeak urtea amaitu aurretik kaleratu nahi du disko berria. Ed O''Brien gitarristak elkarrizketa batean esan duenez, oso aurreratuta daukate lana: "Primerakoa litzateke aurten kaleratzea. Hala izan behar du, hori espero dut behintzat. Azken ukituak ematen ari gara".

Gitarristak esan duenez, 2007an kaleratu zuten In Rainbows diskoarekiko "oso desberdina" izango da. "Diskoaren bihotza lantzen ari gara. Zirraragarria da. Azken aldian egin genuenetik oso desberdina izango da".&' || 'nbsp; O''Brienek ez du data zehatza zein izango den argitu baina Oxfordeko taldearen lan berriari buruzko xehetasunak laster jakinaraziko dituztela iradoki zuen.

"Sormen prozesua azken txanpan da. Batzuetan, energia-kolpeak izaten ditugu eta denbora laburrean gauza ugari egiten dugu. Baina, amaitzear zarenean, bat-batean, erritmoa jaistea ere normala izaten da. baina bai, zorte pixka batekin, aste gutxi batzuetan jakinaraziko ditugu gauza zehatzak", esan du Radiohead taldeko gitarristak.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa