Gaztea

musika

musika

Lanean

Ken Zazpi disko berria grabatzen hasi da

Garazi Urdanpilleta

2010/06/24

Urte amaieran kalertuko du talde bizkaitarrak lan berria Elkar-Argiak plataforma berriarekin. 5 abesti grabatu dituzte jada eta, gainontzekoak grabatu ostean, Los Angelesen egingo dituzte nahasketak.

Ken Zazpi hasia da estudioko lan berria grabatzen. Talde bizkaitarrak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskainitako kontzertuarekin bukaera eman zion azken bira arrakastatsuari, eta dagoeneko, 2010. urtearen amaieran kaleratuko duten disko berria osatzeko prozesuan murgilduta dabiltza. Disko berria Elkar-Argiak plataforma berriaren barruan kaleratuko dute; aurreko disko guztiak ere plataforma horren barruan egongo dira.

Lehenengo bost abestien grabazioa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin du Ken Zazpi taldeak eta Rafa Sardinak gidatu ditu ekoizpen-lanak, aurreko diskoaren ekoizle berak. Beste kantuen grabazioa uztailean amaituko dute, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesera joango dira gernikarrak eta bertan egingo dituzte kantuen nahasketak eta masterizazioa.

Lan berriaren lehen aurrerapena uda honetan helduko zaigu ziurrenik. Zain izango gara.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa