Gaztea

musika

musika

Sare sozialak

Lady Gagak marka jarri du Facebooken: 10 milioi jarraitzaile dauzka!

Garazi Urdanpilleta

2010/07/05

New Yorkeko artista da bizirik dagoen musikarien artean Facebooken, Twitterren eta Youtuben zale gehien dauzkana. Dena den, benetako marka Michael jacksonek dauzka, 14 milioi, hain zuzen ere.

Lady Gaga beti da albiste. New Yorkeko artistari beti gustatzen zaio nabarmentzea eta arrazoiak ez dio askorik axola. Duela egun batzuk jakin genuen munduko artista boteretsuen Forbes zerrendan lehen aldiz agertu dela eta ez edozein postuan, 4.ean baizik. Orain berriz, kantariaren beste marka baten berri jakin dugu, bera baita, bizirik dagoen musikarien artean, Facebooken, Twitterren eta Youtuben jarraitzaile gehien daukana: ia 10 milioi! Barack Obamak berak baino zale gehiago dauka Interneten. Hori bai, markarik handiena Michael Jacksonek dauka, Poparen Erregeak 14 milioi zale baitauzka Facebooken.

Probokazioa izaten du ardatz Lady Gagak eta horrek eragina dauka, nonbait. 24 urteko artistak duela bi urte kaleratu zuen estreinako diskoa eta geroztik, haren ospeak gora eta gora egin du etengabe. Eta horren isla da sare sozialetan daukan oihartzunak. Facebooken 9,9 milioi jarraitzaile dauzka eta Twitterren, berriz, 4,7 milioi.

Hori bai, sare sozialetan zale gehien bildu dituena ez da pertsona bat, joko bat baizik:Texas Hold''em Poker karta-jokoak 20 milioi jarraitzale baino gehiago dauka.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa