Gaztea

musika

musika

Musika Independentearen Sariak

Delorean talde zarauztarrak Urteko Artista Onenaren saria jaso du

L.Z.

2010/07/13

Dena den, La Bien Querida taldea izan da Musika Independentearen Sarietako irabazle nagusia. Disko Onenaren eta Artista Berri Onenaren golardoak jaso ditu indi-pop talde honek.

Madrilek Musika Independentearen Sarien bigarren edizioa hartu du bart eta La Bien Querida izan da sari gehien eskuratu dituen taldea. Hain zuzen ere, Disko Onenaren eta Artista Berri Onenaren golardoak jaso ditu, Romancero lanari esker.

Bestalde, Delorean talde zarauztarrak Urteko Artista Espainiar Onenaren saria lortu du eta Tokio Sex Destruction taldearen The Neighbourhood diskoa rock grabazio hoberena izateagatik saritu dute.

The Sunday Drivers taldea ere ez da etxera esku hutsik itzuli, aurki Benicassimeko jaialdian arituko den talde honek, Pop Disko Onenaren golardoa jaso baitu.

Flamenko kategorian, Mayte Martin izan da saritua, Al cantar con Manuel diskoari esker eta SFDK talde sevillarrak Munduko Musika Onenaren eta Hip Hop talde onenaren sariak eskuratu ditu.

Amaitzeko, Anima Adversa heavy talde hoberena izendatu dute eta The XX talde britainiarrak Urteko Nazioarte Artista Onenaren golardoa eraman du.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa