Gaztea

musika

musika

Aurrerapena

Gazteleraz kaleratuko du disko berria Shakirak

I.E.

2010/07/22

Urrian helduko da Sale el Sol albuma eta Calle 13 taldearekin kolaborazio bat izango du.

She Wolf (2009) ingelesezko diskoa argitaratu ostean, gaztelerazko lana prestatzen ari da orain Shakira: Sale el Sol. Aurreratu dutenaren arabera, urrian publikatuko du eta oso lan pertsonala da; bere jatorrietara itzuliko da kolonbiarra.

Albumak bilduko dituen abestien artean, "Mi Gordita" egongo da, Calle 13 talde ezagunarekin egindako kolaborazioa.

"El tour de las delicias" izeneko biran aurkeztuko da Sale el Sol. Azaroan etorriko da Espainiara eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa