Gaztea

musika

musika

Bihotza apurtuta du

Leona Lewisek bertan behera utzi du kontzertu bira

E.A

2010/07/27

Britainia Handiko prentsaren arabera, bikotekidearekin zuen harremana hautsi egin da eta abeslaria lur jota dago.

The Sunday Mirrow aldizkariak argitaratu duenez, Leona Lewisek kontzertu bira bertan behera utzi du. Abeslaria triste omen dago, 10 urtetako harreman sentimentala hautsi egin delako. Egunkariaren arabera, Britainia Handian egiten ari zen kontzertu bira ezin bukatu zebilen, askotan negarrez hasten zen eta lagun eta familia faltan botatzen zituen.

Dena den, Leonak ez du galdu lanerako gogoa eta dagoeneko hasi da hirugarren diskoa prestatzen. Estudioan sartu da Echo izeneko lan berriko abestiak grabatzera eta datorren urteko uda baino lehen kaleratuko du.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa