Gaztea

musika

musika

Elkarlana

Berri Txarrakeko Gorka Urbizu, The Rentals taldearen disko berrian

Erredakzioa

2010/07/28

Matt Sharp buru duen taldeak 'Songs about time' izeneko lana kaleratu berri du. "A Thousand Season Past" abestiaren gaztelerazko bertsioa Gorkak eta bere arrebak, Nerea Arbizuk, abestu dute.

Gorka Arbizu&' || 'nbsp; Berri Txarrak taldeko abeslariak The Rentals taldearen lan berrian hartu du parte. Lekunberriko taldeak bere webgunean jakitera eman duenez, Matt Sharp Weezer taldeko kide ohiaren disko berriak Songs about time izena du eta Gorkak eta bere arrebak, Nerea Arbizuk, kanta bat abestu dute; "A Thousand Seasons Past" abestiaren gaztelerazko bertsioa, hain juxtu. Matt Sharp berak eskatu omen zuen elkarlana eta grabazioa Tolosako Bonberenean egin zuten, Karlos Osinaga Txap produktorearen laguntzarekin.

Gorka eta Nerea Arbizuren lana diskoaren luxuzko edizioan (Limited Deluxe Edition) entzun daiteke. Edizio mugatu honek lau CD/LP dituen kaxa dauka eta bertan entzun daiteke "''A Thousand Seasons Past'''' abestiaren gaztelerazko bertsioa. Antza, kanta hori euskaraz grabatu dute, baina The Rentals taldeak ez du argitaratu oraindik.

Film laburretan ere erlkarlana

Horrez gainera, luxuzko edizio honek Films About Weeks izenburua daraman DVDa dakar . The Rentalsek 52 film labur bildu ditu lan horretan. Sharp berak urtebetean astero-astero grabatutako filmak dira eta horietako hirutan, Gorka Arbizu azaltzen da.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa