Gaztea

musika

musika

23:00etatik aurrera, ETB3n

The Hold Steady, Gov't Mule eta The Black Lips, 'Gaztea Live' saioan

E.A

2010/07/30

Hiru taldeok iragan ekaineko Azkena Rock Festival jaialdian eskaini zuten emanaldia berriz ere ikusteko aukera emango digu ETB3ko saioak datorren astelehenean.

"Gaztea Live", Haritz Letek eta Amaia Magañak aurkeztutako musika saioa, Azkena Rock Festival 2010eko kontzertuak eskaintzen ari da asteotan. Hala, astelehen honetan, abuztuaren 2an, The Hold Steady, Gov''t Mule eta The Black Lips taldeen emanaldia ikusteko aukera izango dugu.

Talde hauek jaialdiaren lehenengo egunean aritu ziren Alex Chilton agertokian. The Hold Steady estatubatuarrak igo ziren taula gainera lehendabizi. Azken hamarkada honetan, underground musikan talderik esanguratsuena dugu eta Gasteizen Heaven is Whenever lan berria aurkeztu zuten.

Airbournerekin batera, Gov''t Mule talde mitikoa izan zen Azkena Rock Festival jaialdiaren lehen eguneko talderik garrantzitsuena. By a thread azken lana besapean, Warren Haynes buru duen taldea iluntzean igo zen Mendizabalako oholtza gainera. Goizaldean berriz, The Black Lips punk rock talde "gaberroaren" txanda izan zen.

23:00etan hasita, ordu t’erdiko saioak hiru talde hauen kontzertuak jarraian emango ditu. Gogoratu, dena den, eitb.comek Azkena Rock Jaialdiari atari berezia eskaini diola eta bertan, Gasteizen izan ziren taldeei eginiko elkarrizketak, kontzertu zatiak eta argazkiak aurkitu ahal izango dituzula.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa