Gaztea

musika

musika

Abuztuaren 28an, 22:30etan

Barricadak Zarautzen eskainiko duen kontzertua Gaztea da!

E.A

2010/07/29

Zarauzko Rugby taldeak antolatuta, kanta berriak zein zaharrak abestuko dituzte hiru orduz. Kontzertu hori Gaztea Live saioan eskainiko dugu gerora eta aurki, sarrerak zozkatuko ditu Gazteak.

Datorren abuztuaren 28an Barricadak kontzertua emango du Zarautzen eta emanaldi hori Gazteak babestuko du. Herriko Rugby taldearen eskutik, hondartza ondoko pasealekuan, Desertu Txikia izeneko lekuan izango da kontzertu hori 22:30etatik aurrera. Nafarrek bi zatitan banatuko dute hiru orduko emanaldia: hasieran, La Tierra Sorda azken diskoko lanak joko dituzte eta bigarren zatian, berriz, euren musika ibilbideko kantarik ezagunenak gogora ekarriko dizkigute.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte hainbat tokitan, 12 eurotan aldez aurretik erosita, eta 15 eurotan, kontzertuaren egunean, takilan bertan hartuta.

Hauexek dira salmentaguneak:

Zarautz (Ximut, Basarri, Txiki Polit eta BaiBatzoki tabernak), Getaria (Xagu taberna), Orio (Unar taberna), Zumaia (Zalla taberna eta Otezuri kafetegia), Aia (Aize Berri kafetegia), Hernani (La Bodega eta Kixkal tabernak), Azpeitia&' || 'nbsp; (ISB taberna), Azkoitia (Zurt taberna), Lasarte (Jalay taberna), Laratxo (Lanbroa taberna), Usurbil (Irati taberna), Donostia (Chopper Bar, Eiger eta Minuto y Medio tabernak), Astigarraga (Zipotz taberna), Oiartzun (Miren taberna) eta Errenteria (Xenpelar kulturdenda).

Horrez gainera, Ticketmaster eta Servikutxa sareetan ere eros litezke sarrerok. Dena den, Gazteak kontzertu horretara joateko gonbitea luzatzen dizu eta laster hainbat sarrera zozkatuko ditugu gure erabiltzaileen. Beraz, adi ibili!!!

Eta gogoratu, Zarautzeko kontzertu hau ETB3ko "Gaztea Live" saioan emitituko dugula gerora.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa