Gaztea

musika

musika

Ostiral honetan

Mark Knopfler Bilbora dator, 'Get Lucky Tour' kontzertu biraren baitan

Erredakzioa

2010/07/30

Dire Straits taldearen abeslari ohiak azken lana aurkeztuko du gaur Bilboko zezen plazan.

Mark Knopler Bilbora iritsiko da ostiral honetan, hilaren 30ean, Get Lucky azken lana aurkeztera. Dire Straits talde mitikoaren abeslari ohiak Vista Alegre zezen plazan joko du 22:00etatik aurrera. Oraindik ez dira agortu kontzertu honetara joateko sarrerak eta salgai daude&' || 'nbsp; 50 eta 58 euro bitartean.

Azken asteotan, Get Lucky Tour izeneko biran buru belarri dabil Eskoziako musikaria eta bertan estudioko seigarren lana aurkeztu du. Londoneko British Grove estudioetan grabatu du eta Chuck Ainlayren eta Guy Fletcherren laguntzarekin ekoitzi du. Diskoak folk eta blues estiloak nahasten ditu eta Knopflerrek bere bizitzan zehar bizitako esperientziei buruz hitz egiten dute kantuek.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa