Gaztea

musika

musika

Salmenta zerrendaren errepasoa

David Guettaren 'One Love', asteko diskorik salduena

I.E.

2010/07/30

Singleei dagokienez, Shakiraren 'Waka Waka' kantak lider jarraitzen du.

David Guettaren One Love -"Sexy bitch", "Gettin´ over you" edo "Memories" abestien bidez- asteko diskorik salduena daukagu. Hala, Enrique Iglesiasen Euphoria eta Marc Anthonyren Iconos bigarren eta hirugarren postuetara jaitsi dira, hurrenez hurren. Zerrendan 74 astez igaro ostean, Lady Gagaren The Fame lanak indarra hartu du berriro ere eta laugarren postuan kokatu da.

Berrikuntzei dagokienez, Tokio Hotel taldearen zuzenekoa nabarmentzen da, 36.era sartu dela; eta, hainbat soinu banda aipatu behar ditugu, besteak beste, Oceans (42) eta Jonas LA (52). Gainera, bestelako sarrera garrantzitsuak dauzkagu: Sheryl Crowren 100 miles from Menphis (77), Gorillazen Plastic beach (47), Delafé eta Las Flores Azulesen Las trompetas de la muerte (86), Jaime Cullumen The pursuit (89), Luz Casalen azkena (92), Enyaren arrakasta bilduma (93), Raphaelen zuzenekoa (94) eta La Mala Rodriguezen Dirty Bailarina (100).

Abestirik salduenen artean, ez da egon mugimendu handirik zerrendaren goiko aldean. Shakiraren "Waka Waka"k lider jarraitzen du, Yolanda Be Coolen "We no speak americano" eta K´naan eta Bisbalen "Wavin´ flag" jarraitzen dutela. Beste sarrera aipagarri batzuk ere badaude: B.o.B. rap kantari eta Bruno Marsen "Nothin´ on you" (41), Jason Deruloren "In my head" (43), El Pescaoren "Castillo de arena" (48) eta Stromaeren "Alors on danse" (49).

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa