Gaztea

musika

musika

Asteburuko kontzertuen agenda

We Are Standard eta Delorean, asteburuko proposamenak

E.A

2010/07/31

Udako hilabeteotan herrietako jai asko daude eta kontzertuak, noski, barra-barra. Hemen dituzue proposamen batzuk.

Euskal Herriko herri askotan jaiak dira eta kontzertuen agenda pil-pilean dago. Gaurtik igandera bitartean, ez dira zuzenekoak faltako gurean eta horra hor Gazteak bildu dituen hainbat proposamen.

Larunbata

Egunotan Baiona zuri gorriz jantzi da eta ondorioz, jai giroan, musika eskaintza zabala dago Lapurdiko hiriburuan. Hala, larunbat honetan nabarmentzeko modukoak dira Capsula eta Willis Drummond taldeen zuzenekoak. Kontzertuok 21:00etan hasiko dira Xaho kaian.

Larrabetzuk, bestalde, 26. Gazte Eguna hartuko du larunbatean eta egun osoko egitarauari amaiera biribila emateko kontzertu bikaina antolatu dute. Gauerditik aurrera, Su Ta Gar, Sexty Sexers eta Skatu taldeak arituko dira Bizkaiko herrian.

Zarautzek, berriz, We Are Standard getxoztarren kontzertua hartuko du. Munoa plazan izango da hori. Lan berria prestatzen ari dira eta dagoeneko grabatu dute Hertzainak taldeko "Aitormena" abestiaren bertsioa. Uda ondoren entzun ahal izango dugu, Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzeko argitaratuko dugun Loving Gaztea diskoaren baitan.

Igandea

San Inazio jaiak ospatzen dituzte Azpeitian eta iganderako kontzertu bikaina antolatu dute: Deloreanek zuzenekoa eskainiko du herriko plazan, 01:00etik aurrera. Subiza lan berria aurkezten dabil munduan barrena talde zarauztarra eta egiten ari den kontzertu birak Britainia Handira, Ameriketako Estatu Batuetara, Australiara, Japoniara eta Kanadara eramango du laukotea datozen hilabeteotan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa