Gaztea

musika

musika

Clive Davis ekoizlearekin

Irailaren 21ean aurkeztuko du disko berria Carlos Santanak

I.E.

2010/07/30

Guitar Heaven: The Greatest Guitar Classics of All Time izenburupean, rock musikaren klasiko handiak errepasatuko ditu.

Carlos Santana gitarristak eta Clive Davis ekoizleak Guitar Heaven: The Greatest Guitar Classics of All Time kaleratuko dute datorren irailaren 21ean. Rock musikaren klasiko handiak errepasatuko ditu lanak, gitarra ikono hartuko dutela, belaunaldi berrietara euren musika hurbiltzeko asmoz.

Led Zeppelinen "Whole Lotta Love", Rolling Stonesen "Can´t You Hear Me Knockin", Deep Purpleren "Smoke On the Wather" edo Jimi Hendrixen "Little Wing" albumak bilduko dituen abestietako batzuk dira. Sony Music produkzio-etxeak ezagutzera eman duenez, gainera, Matt Serleticek eta Howard Bensonek ekoiztutako izenburu batzuk egongo dira.

Bestalde, Chris Cornell, Jacoby Shaddix, Scott Stapp edo Gavin Rossdale artista gonbidatuek hartuko dute parte.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa