Gaztea

musika

musika

Azarorako

'Ortzemugak begietan' izango da Ken Zazpiren disko berria

Garazi Urdanpilleta

2010/08/06

Talde gernikarra grabazioan mugilduta dabil Euskal Herrian eta Los Angelesen. Luxuzko gonbidatuak izango ditu diskoak, Joseba Sarrionandia, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Joserra Senperena, esaterako.

KenZazpi taldeak izenburua jarri dio jada estudioko lan berriari: Ortzemugak begietan. Talde gernikarra disko berriaren grabazioan murgilduta dabil. Uda hasieratik Euskal Herrian dabiltza estudioko lanetan eta laster, berriz, Los Angelesko bidea hartuko dute bizkaitarrek. Azarorako prest izan nahi dute disko berria eta abenduan, berriz, kantu berriak zuzenean aurkezteko birari ekingo diote.

Lehenengo bost abestien grabazioa Iñaki Uohoren (Platero y tu,Extremoduro...) estudioetan egin zuen Ken Zazpi taldeak eta Rafa Sardinak gidatu ditu ekoizpen-lanak, aurreko diskoaren ekoizle berak, alegia. Beste kantuen grabazioa uztailean amaitu dute, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Orain, berriz Los Angelesen egingo dituzte kantuen nahasketak etamasterizazioa.

Ortzemugak begietan lanean luxuzko kolaborazioak izango ditu Eñaut Elorrietaren taldeak. Hitzei dagokienez, Joseba Sarrionandiak, Jon Maiak, Maialen Lujanbiok, Julen Gabiriak eta Uxue Alberdik hartu dute parte eta teklatuetan, berriz, Joserra Senperenaren laguntza izango du boskoteak.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa