Gaztea

musika

musika

Urrian

Brandon Flowersen bakarkako bira Madrilera eta Bartzelonara helduko da

Garazi Urdanpilleta

2010/08/04

Urriaren 8an Bartzelonako Apolon eta 9an Madrilgo Joy Slavan arituko da zuzenean The Killers taldeko kantaria. Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai.

Brandon Flowersek irailaren 7an kaleratuko du Flamingo izeneko lehen bakarlana eta jada hasia da disko horretako kantuak zuzenean aurkezteko birako hitzorduak lotzen. Gugandik hurbil xamar, Bartzelonan eta Madrilen arituko da The Killers taldeko kantaria: urriaren 8an Apolo aretoan (Bartzelona) eta 9an Joy&' || 'nbsp;Slavan (Madril). Lehen emanaldi horretara joateko 16 urte izan beharko dira gutxienez eta bigarrenerako, berriz, 18. Bi kontzertu horietarako sarrerak ostiral honetan, abuztuak 6, jarriko dituzte salgai.

Flamingo diskoa Stuart Pricek, Daniel Lanoisek eta Brendan O''Brienek ekoitzi dute eta hamar abesti bilduko ditu bertan Brandon Flowersek. Kantari amerikarrak The Killers taldeak Las Vegasen daukan estudioan, Battle Bornen, grabatu ditu kantuak. Diskoaren izenburuak The Flamingo kasinoari eta Las Vegaseko Flamingo Road kaleari egiten dio aipamena. Ronnie Vannucci Jr. The Killerseko taldekideak bateria jo du Flowersen estreinako bakarlanean. "Crossfire" kantuaren bideoklipean, Charlize Theron aktore ezaguna musikari estatubatuarraren salbatzailea da.

Hauxe da Flamingo diskoko kantu-zerrenda:

1. "Welcome to Fabulous Las Vegas"
2. "Only the Young"
3. "Hard Enough" (+ Jenny Lewis, Rilo Kiley taldeko kantaria)
4. "Jilted Lovers &' || 'amp; Broken Hearts"
5. "Playing with Fire"
6. "Was It Something I Said?"
7. "Magdalena"
8. "Crossfire"
9. "On the Floor"
10. "Swallow It"



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa