Gaztea

musika

musika

Demanda

The Beach Boys taldeak 'royalty'-ak eskatu dizkio Katy Perryri

Garazi Urdanpilleta

2010/08/06

Talde kaliforniarraren ordezkariek New Yorkeko kantariaren zigiluari eskubideak ordaintzeko eskatu dio, azken horrek "California girls" kantuko esaldi bat "California gurls" abestian erabili duelako.

The Beach Boys taldearen lege-ordezkariek Katy Perryren "California Gurls" abestiaren "royalty"-ak ordaintzeko eskatu diote New Yorkeko artistaren diskoetxeari.

Perryk Snoop Dogekin batera abestutako kantuak talde kaliforniarrak 1965ean argitaratutako "California Girls" single arrakastatsuaren elementuak omen dauzka eta horiek ordaindu beharra dauzkatela adierazi dute euren ordezkariek.

The Beach Boysen ordezkariek&' || 'nbsp; gutuna bidali diote Capotiol diskoetxeari Mike Love eta Brian Wilson musikarien izenean. Bertan, Katy Perryk historiako abesti ezagunenetako baten hitzak erabili dituela adierazi dute eta, beraz, Loven eta Wilsonen izenak aipatu behar direla abestiaren "royalty"en zati bat eurei eman behar zaiela aipatu dute.

Izan ere, Snoop Doggek abesten duen zatian "I wish they all could be California Girls" esaldia entzun daiteke, The Beach&' || 'nbsp;Boys taldearen esaldi ezaguna.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa