Gaztea

musika

musika

Zinemarako bidean?

Lady Gagak pantaila handian ere agertu nahi du

Garazi Urdanpilleta

2010/08/11

Artistak musikarekin ez du nahikoa lan nonbait, eta film bateko ekoizlea eta protagonista izateko negoziaziotan murgilduta dabil orain.

Lady Gagarentzat ez da nahikoa musikaren munduko diva berria izatea. Ez da nahikoa milioika disko saltzea. Ez da nahikoa beti zurrunbiloaren erdian egotea eta une honetan munduan eragin handiena daukan emakumeetako bat izatea. Orain, pantaila handira egin nahi du jauzi. News of the World egunkari britainiarraren arabera, New Yorkeko kantariak zinemaren bidetik joan nahi du eta bere lehen filmaren negoziazio lanetan murgilduta dabil. Aurrekontu handia izango du, seguruenik, filmak eta arrakasta ziurtatutzat ematen dute. Lady Gaga izango litzateke protagonista eta ekoizlea.

Diotenez, pelikula, nolabait, Michael Jacksonen Moonwalker lanaren eta Beyoncé-ren Dreamgirls filmaren nahasketa izango da. Ziurrenik, kantari ezagunak X-Men filmaren zuzendari Bryan Singer-en gidaritzapean egingo du lan. Aipatu berri dugun egunkari britainiarraren arabera, "Gaga oso pozik dago filmaren proiektuarekin baina gauzak ongi egin nahi ditu.&' || 'nbsp;Horretarako, zinemaren industriako profesional onenekin egin nahi du lan. Lanarekiko adikzioa dauka eta muturreraino heltzea gustatzen zaio beti. Gainera, musika ez da sekula nahikoa izango beretzat eta, horregatik, gauza berriak probatu behar ditu bizirik dagoela sentitzeko".

Lady Gagak bere filmarekin&' || 'nbsp;"Michael Jacksonek 80ko hamarkadan egin zuena berdindu nahi du", adierazi du egunkari ezagunak. Hori bai, nabarmendu dutenez, proiektua oso gordin dago oraindik&' || 'nbsp; eta egosteko denbora asko beharko dute.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa