Gaztea

musika

musika

Estudioko 3. lana

Lady Gagak amaituta dauka disko berria

Garazi Urdanpilleta

2010/08/26

Kantariak esan du oso harro dagoela emaitzaz eta diskoaren izena tatuatu egingo duela. Oraindik ez du argitu zein izango den izen hori.

Kitto. Lady Gagak amaitu du estudioko hirugarren lana. Hori da behintzat artista estatubatuarrak Europa Press agentziari jakinarazi diona.

Oso harro omen dago Lady Gaga emaitzaz eta diskoaren izena tatuatu egingo duela esan du. Hori bai, oraindik ez du argitu zein izen jarriko dion disko berriari.

"Hiru urtez tartak egiten aritu naiz eta orain gelatina garratzeko pastela ari naiz egiten. Mezu berriak aurrekoak baino garratzagoak dira, izan ere, tarta zenbat eta gozoagoa izan, orduan eta garratzagoa izan daiteke gelatina", esan du New Yorkeko artistak.

Tartei, gelatinari eta zaporeei buruzko hitz nahasi horiekin azaldu du&' || 'nbsp;Lady Gagak estudioko lan berria aurrekoak baino serioagoa eta garratzagoa izango dela.

Kalean dauzkan bi diskoekin milioika ale saldu ditu mundu osoan eta egungo artista boteretsuenetako bat bihurtu da. Ikusiko dugu hirugarrenarekin zer lortuko duen.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa