Gaztea

musika

musika

Irailaren 10ean

Atom Rhumba, Chico Boom eta Mantisa, Donostikluba zirkuituan

Garazi Urdanpilleta

2010/09/23

Gazteszenan izango da kontzertua, irailaren 10ean, 21:00etan. Sarrerak salgai daude Servikutxan 15 euroren truke.

Hemen da Donostikluba zirkuitua. Donostikluba jaialdiaren aurkezpen festa irailaren 10ean, ostirala, izango da Gazteszena aretoan. Gaueko 21:00etatik aurrrera, Mantisa, Chico Boom eta Atom Rhumba taldeek euren kantu berriak aurkeztuko dituzte zuzenean.

Atom Rhumba talde eraberrituak laster kaleratuko du Bilbainada Supreme disko berria eta lan berri horretako doinuak aurkeztuko dituzte Donostian zuzenean. Señor No eta Surfin Kaos taldeko kideak biltzen dituen Chico Boom taldeak Squeezing The Time EP disko laburreko kantuak joko ditueta Mantisa talde zarauztarrak, berriz, estreinako diskoko abestiak taularatuko ditu.

Donostikluba jaialdia bera urriaren 1ean, 2a, 7an, 8an eta 9an izango da. Oraindik egitarau ofiziala zein izango den ez dute iragarri baina ondorengo kartela izango dela zabaldu da: Gabylonia, Morodo eta Revolutionary Brothers (urriaren 1ean). Last 3 Lines, Standstill eta Eric (urriaren 2an) . Corazón, Single eta P3Z DJ (urriaren 7an). Damien Jurado, El Indio eta Josh Rouse (urriaren 8an) eta Klaus&' || 'amp;Kinski eta Joe Crespúsculo (urriaren 9an). Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa