Gaztea

musika

musika

Zurrumurrua

Madonnak Lady Gaga 'fitxatu' nahi du bere hurrengo birarako

L.Z.

2010/08/31

News Of The World aldizkariaren arabera, Lady Gaga 2011n hasiko duen kontzertu birako artista gonbidatua izatea nahi du Madonnak.

Denbora gutxian sekulako ospea lortu du Lady Gaga abeslariak eta badirudi, hori ikusita, musikaren munduko izarrak berarekin lan egiteko deseatzen daudela orain. Izan ere, News Of The World aldizkariak zabaldutako informazioaren arabera, Madonnak bere hurrengo kontzertu birarako "fitxatu" nahi du Lady Gaga.

Bere janzteko modu bitxiari eta bere kantu arrakastatsuei esker, gorenera heltzea lortu du kantari polemiko honek eta, aipatu bezala, litekeena da 2011n poparen erreginaren kontzertuetako artista gonbidatua izatea bera.

"Azken urteetako pop artista erakargarriena dela uste dut, hori dela eta, berarekin lan egitea gustatuko litzaidake", ziurtatu du Madonnak, aipatutako iturriaren arabera.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa