Gaztea

musika

musika

Musika agenda

Jaietako kontzertuak protagonista, iraileko lehen asteburuan

L.Z.

2010/09/01

Besteak beste, Bustamante, La Pegatina, La Fuga eta Andres Calamaro arituko dira asteburuan, Euskal Herrian.

Asteburu honetan Euskal Herriko txoko ezberdinetako jaietan izango diren kontzertuek hartuko dute protagonismoa. Besteak beste, Trapagako, Lekeitioko eta Zeberioko jaiak ospatuko baitira astebukaeran.

Ostirala

Nafarroatik hasita, Tuterako Noboo aretoan La Fuga taldea arituko da eta Altsasuko gaztetxean Lehiotikan eta Estricalla egongo dira.

Gipuzkoan, berriz, Gatillazo eta Vendetta izango dira, Elduaienen, eta Manent, Tolosako Plaza Berrian.

Gainerako kontzertu garrantzitsuak Bizkaian izango dira: Esne Beltza, Hamlet eta Bustamante, Trapagan eta Des-kontrol, Gose, Deabruak Teilatuetan eta Itziarren Semeak, Lekeition.

Larunbata

Kursaalak Andres Calamaroren zuzenekoa hartuko du larunbatean eta Donostian, baita, Vendetta taldeak joko du. Bestalde, Trapagan Los Inhumanos eta Canteca de Macao arituko dira, Hesianek Orozkon joko du eta Banda Bassotik, Zeberion.

Lekeitioko txosnek, Anje Duhalderen bisita hartuko dute Antzar Egunaren bezperan.

Asteartea

Governors taldeak bere disko berria aurkeztuko du asteartean, Lekeition.

Asteazkena

Amaitzeko, asteazkenean La Pegatina taldeak musika dantzagarriz jantziko du Hondarribia.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa