musika
Garazi Urdanpilleta
2010/09/02
Eñaut Elorrietak Gaztearekin hitz egin du AEBetan osatzen ari diren Ortzemugak begietan lanari buruz. Taldea une "goxo" batean dela esan digu eta horri ahalik eta etekin handiena atera nahi diote.
audioak (1)
Ken Zazpi taldearen Ortzemugak begietan lana itxura hartzen doa. Talde gernikarra Los Angelesen da azken asteetan Rafa Sardinaren estudioan, kantuen nahasketan eta masterizazioan murgilduta. Saio luzeak egiten dituzte egunero Eñaut Elorrietak eta gainontzeko taldekideek baina, tartetxo batean, kantari bizkaitarrak Gaztearekin hitz egin du, Atlantikoaren bestaldean zer moduz dabiltzan kontatzeko.
Uda gogorra izaten ari da Ken Zazpi taldea. Kantu berrien grabazioa Euskal Herrian amaitu zuten eta, ondoren, AEBetara egin zuten jauzi, hiru astez, kantuei forma emateko. Baina dena ez da lana, eta hiriaz gozatzeko aukera ere izaten ari dira: "aprobetxatzen dugu astia; Los Angeles bada musika arloan oso leku bitxia eta kontzertu asko egoten dira; aukera izan dugu kontzertu batzuk ikusteko. Dauzkagun tarteak aprobetxatzen saiatzen gara baina, lanera etorri gara eta horretan gabiltza". Lanak amaitu, "masterra besapean hartu" eta Euskal Herrira bueltatzeko eta maite dituztenekin egoteko irrikaz da taldea, baina azken hilabeteotako lan "gogorraren" emaitzarekin oso gustura gelditzen ari dira.
Zortea eta lana, uztartuta
"Saiatzen gara ateratzen dugun lan bakoitza ahalik eta baldintzarik onenetan egiten; konsziente gara, gainera, ez direla beharbada garai egokiak produkzio hauetarako; produktore batekin, Los Angelesera etorri eta bere estudioan lan egiteko; badirudi poltsikora gehiago begiratzeko garaia dela. Baina guk argi daukagu zuzenekoetan eta horrelakoetan irabazten ditugunak inbertitzea lehenesten dugula hurrengo lanak ahalik eta baldintzarik onenetan egiteko (...). Luxu bat da guretzat garai hauetan horrelako proiektu bat aurrera ateratzea". Ken Zazpi taldekoak "zortedun" sentitzen dira baina "lan handia ere egiten dugu eta konbinazio horrekin saiatzen gara ahalik eta gehien disfrutatzen.
Musikaren mundua "olatu" baten modukoa dela uste du musikari gernikarrak eta uneak aprobetxatzen ere jakin beharra dagoela dio. "Guretzat une hau goxoa da eta daukagun aukera ahalik eta gehien ustiatu behar dugu", esan digu. Taldeak "pasioz" bizi du hau guztia. Zirrara eta ilusioa nabari zaizkio Eñaut Elorrietari ahotsean udazkenean argitaratuko duten diskoari buruz hitz egiterakoan. Eta, hain zuzen ere, Ortzemugak begietan izenburuarekin ilusio hori islatu nahi izan dute. "Nolabait adierazten du begiekin zaila dela gezurra esatea, ondo adierazten dela une horretan sentitzen duzuna... amorrua edo maitasuna izan, ilusioa... Azkenean, Ortzemugak begietan bada ilusioa adierazteko irudi bat. Talde bezala ilusio hori badaukagu eta dei hori egin nahi dugu jendea ilusionatzeko, elkartzeko...".
Luxuzko gonbidatuak
Taldearen "ilusio" horrekin bat egin dute diskoan parte hartu duten luxuzko gonbidatuek. Hitzetan, Joseba Sarrionandia, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Gabiria eta Uxue Alberdi idazleen laguntza izan dute eta azken horrek kantu batean ahotsa jarri du, gainera. "Guretzat erreferente diren eta gure mundu ikuskera antzekoa daukaten pertsona horien letrak gure diskoan sartzea aberasgarria izango zela pentsatu genuen", nabarmendu du. Gainera, teklatuetan eta sekuentzietan Joserra Senperenaren kolaborazioa ere izan du taldeak, baita . "Guretzat plazer bat izan da eta kantuak oso ongi gelditu dira (...). Ingurura eskua luzatu eta ingurukoen laguntza jasotzen saiatu gara".
Disko berria aurrekoak baino "landuagoa" izango dela eta estilo aldetik "definituagoa" dela uste du kantari bizkaitarrak: "aurrekoekin konparatuta, beharbada, argiago daukagu zer bilatu nahi dugun eta Rafarekin bigarren aldiz lan eginda nik uste elkar hobeto aprobetxatzen dugula". Soinuari dagokionez, taldeari arriskatzea eta soinu berriak bilatzea gustatzen zaiola nabarmendu du. Argiak lana esperimentazio diskoa izan zen eurentzat eta bertan jorratutako bide berriak "pixkat gehiago definitu" dituzte lan berrirako. "Gauza konkretuagoen bila jo dugu", adierazi du. "Oso melodikoa da, tinbre desberdinak dauzka, gitarra saturatuak, distortsioekin daude kantu batzuk eta gitarra akustikoekin konbinatzen ditugu. Gainera, disko honetan oso instrumentu desberdinak erabili ditugu, tinpaniak, mandolinak, banjoak, akustikoak... eta betiko bateriak baxuak eta abarrak ere bai". Euren musikan ohikoa den euskal musika tradizionalaren ukitua eta ukitu anglosaxoia gehiago definitu dituzte kantu berrietan.
Argiak-Elkar zigiluen elkarlana
Taldeak Argiak zigilua sortu zuen euren proiektuak gauzatu ahal izateko eta Ken Zazpi urte Zuzenean azken lana bide horretatik kaleratu zuten. Oraingoan, ekoizpen handia gauzatzekotan direnez, Elkar diskoetxearekin bat egin dute eta bien indarrak elkartzearen emaitza izango da Ortzemugak begietan. "Gure apustu horretan jarraitzen dugu baina disko honetarako laguntza bilatu dugu", aipatu du Elorrietak. "Gustura gaude, azken batean, buruan geneukana gauzatzen ari delako".
Udazkenerako, kalean
Argitalpen data zehatzik ez du oraindik diskoak baina "urriaren amaiera, azaroaren hasiera" buelta horretarako helduko da ziurrenik. Lehenbiziko singlea, berriz, aste gutxi batzuen buruan iritsiko da. "Irailaren 7an helduko gara Euskal Herrira eta nik uste dut hortik hamar egunera edo izango dela aukera lehen kantua entzuteko".
Grabazio eta nahasketa lan guztiak amaitu eta promozioari eta zuzenekoei ekingo die Ken Zazpi taldeak. Atseden hartzeko aukera handirik ez dute izango baina osatzen ari diren kantu bilduma berriak piztu dien "ilusioari" helduko diote guztiari aurre egiteko. Eta zale guztiak zain dauzkate.
Eñaut Elorrietari egindako elkarrizketa osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.
Sartu Ken Zazpi taldearen webgune ofizialean.
Iruzkinak
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Retransmisión del gol que marcó Guarrotxena en la Final de Copa del 84
Los protagonistas del vídeo "Athletic Club; Bizi, sentitu" | Boulevard
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra