Gaztea

musika

musika

Txutxumutuak

Amy Winehousek Pete Dohertyrekin bizi nahi du

Garazi Urdanpilleta

2010/09/03

Winehousek Londresko Candem auzoan etxea erosi du eta Doherty lagunari eskatu dio Ingalaterrako hiriburuan dagoen bitartean bertan elkarrekin bizitzeko.

Amy Winehousek etxea erosi du Londresko Candem auzoan eta, itxura denez, Pete Doherty lagunari eskatu dio bertan ebrekin bizitzeko Ingalaterrako hiriburuan egon behar duenean. Babyshambles taldeko abeslariaren konpainia nahi du, nonbait, artistak.

Baina ez dirudi albistea Amyren hurbileko lagunen eta senideen gustukoa izan denik, Dohertyk harengan eragin kaltegarria izan dezakeela uste baitute, drogekin egin ohi dituen gehiegikerien eraginez. Baina biak oso lagun onak dira eta ez daude ingurukoen iritziarekin arduratuta. Harreman estua daukate eta askotan egin dituzte agerraldiak elkarrekin. Interneten oso ezaguna egin zen elkar musukatzen agertzen ziren argazkia.

"Kezkatuta ditu lagunak, biek elkarrekiko eragin kaltegarria izan dezaketelako", aipatu dute. Amy Winehousen aita da, batik bat, egoera horrekin kezkatuen dagoena: "Pete Dohertyren modukoek kezka sortzen didate. Ustel hutsa da. Zur eta lur gelditu nintzen Brixtongo kontzertuan Amyren alboan ikusi nuenean. Zoratu egin nintzen. Nire emazteak bihotzekoa izango nuela uste zuen".

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa