Gaztea

musika

musika

Iragarpena

Green Dayk zuzeneko diskoa kaleratuko du

Garazi Urdanpilleta

2010/09/03

Hirukote estatubatuarrak Denver hirian (AEB) emandako kontzertuan adierazi du emanaldia grabatzen ari zirela zuzeneko lana ateratzeko.

Green Dayk zuzeneko diskoa kaleratu du. Hirukote estatubatuarra Denver hirian (AEB) ematen ari zen kontzertuan aurreratu zuen emanaldia grabatzen ari zirela zuzeneko lana argitaratzeko.

Taldeak, gainera, kantu berri bat aurkeztu zuen bertan, "Cigarettes and Valentines". Zuzeneko lan hori taldeak kaleratuko duen bigarrena izango da eta 2005ean atera zuten Bullet in Bible diskoaren ostean iritsiko da.

Green day taldeak 2009an kaleratu zuen azken diskoa, 21st Century Breakdown.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa