Gaztea

musika

musika

Asteko disko berriak

Badatoz Brandon Flowers, Robyn, Sara Bareilles eta El Pescaoren lanak

Garazi Urdanpilleta

2010/09/06

The Killerseko kantariak Flamingo dakar, Suediako artista Body Talk Pt 2-ekin itzuli da, kaliforniarrak Kaleidoscope Heart dakar eta El Canto del Locoko David Oterok Nada-Lógico bakarlana osatu du.

Brandon Flowers: Flamingo. Las Vegasko artistak bere hiriko The Flamingo kasinoari eta Las Vegaseko Flamingo Road kaleari egin dioaipamena lehen bakarlanaren izenburuan. The Killers taldeko kantariaren diskoa Stuart Pricek, Daniel Lanoisek eta Brendan O''Brienek ekoitzi dute eta hamar abesti bilduko ditu bertan. Kantari amerikarrak The Killers taldeak Las Vegasen daukan estudioan, Battle Bornen, grabatu ditu kantuak. Ronnie Vannucci Jr. The Killerseko taldekideak bateria jo du Flowersen estreinako bakarlanean. Gogoratu, bestalde, artista estatubatuarraren kantuak zuzenean entzun nahi izanez gero, bi aukera ditugula gugandik hurbil xamar: urriaren 8an Apolo aretoan (Bartzelona) eta 9an Joy Slavan (Madril).

&' || 'nbsp;

Robyn

Robyn: Body Talk Pt 2. Body Talk lanaren bigarren zatia dakar Suediako artistak. Disko dantzagarria osatu du, beste behin ere, kantariak eta Snoop Dogg, Klas Åhlund, Kleerup, Savage Skulls eta Diplo musikariek hartu dute parte lan berriko kantuetan.

&' || 'nbsp;

Sara Bareilles

Sara Bareilles: Kaleidoscope Heart. Kantari kaliforniarraren estudioko bigarren lana da eta 13 abesti bilduko ditu bertan (bat gehiago iTuneseko bertsio digitalean).Kantu positiboak bildu ditu batik bat bertan eta melodia eta erritmoa dira nagusi, batik bat "King Of Anything" singlean.

&' || 'nbsp;

El Pescao

El Pescao: Nada-Lógico. El Canto del Loco taldeko gitarrista, David Otero, bakarka datorkigu. Talde madrildarrak etenaldi bat egin du taldekideek euren proiektuak gauza ditzaten eta, azkenean, gitarristak aspalditik buruan zeuzkan abestiak lan batean islatu ditu. 13 kantu dakartza bertan. Irailaren 20an Donostiako FNACen arituko da eta 21ean, berriz, Bilbokoan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa