Gaztea

musika

musika

"Les Folies Tour 2011"

Kylie Minogue Bartzelonan arituko da martxoan

Garazi Urdanpilleta

2010/09/06

Martxoaren 12an Palau Sant Jordin taularatuko ditu artista australiarrak Aphrodite diskoko kantuak. Sarrerak irailaren 16an jarriko dituzte salgai.

Kylie Minogue Bartzelonan arituko da 2011n. "Les Folies Tour" birarekin iritsiko da australiarra Palau Sant Jordira martxoaren 12an. Bertan taularatuko ditu Aphrodite&' || 'nbsp;diskoko kantu berriak, baita bere musika ibilbidean ezinbestekoak diren abesti arrakastatsuenak ere.

Kontzertu horretarako sarrrerak irailaren 16an (goizeko 10etan) jarriko dituzte salgai Live Nation sarean. Aurresalmenta eta VIP sarreren salmenta, berriz, irailaren 14an jarriko dute martxan. Sarrerek 40 euroko salneurria izango dute (+ banaketa gastuak).


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa