Gaztea

musika

musika

Taldearen webgunetik

Radiohead taldeak zuzeneko DVD bat doan deskargatzeko aukera eman du

Garazi Urdanpilleta

2010/09/06

2009ko abuztuaren 23an Pragan emandako kontzertua jarri du Thom Yorkeren taldeak musutruk jaisteko moduan. Zaleek grabatutako irudiekin osatu dute eta hainbat formatutan deskarga daiteke.

Radiohead taldeak doan deskargatzeko moduan jarri du 2009ko abuztuaren 23an Pragan (Txekiar errpublika) emandako kontzertuan grabatutako DVDa.

DVD hori salgai jartzerik ez dago, taldearen jarraitzaileek kontzertu horretan grabatutako irudiekin osatu baitute eta, beraz, zaleek zaleentzat egindako produktua da. Hori bai, irudien kalitatea zaleek grabatzeko daukaten abileziaren araberakoa izango bada ere, soinuaren kalitatea bikaina izango da, taldearen mikrotetatik hartutakoa baita eta behar bezala prozesatuta baitago, kalitate egokia eman dezan. Zenbait formatutan jaits daiteke zuzene osoa.

Ondorengo hauek dira Thom Yorkeren taldeak kontzertu horretan jo zituen eta, beraz, DVDan bilduko dituzten kantuak: "15 Step" / "There There" / "Weird Fishes" / "Arpeggi" / "All I Need" / "Lucky" /"Nude" / "Morning Bell" / "2+2=5" / "A Wolf At The Door" / "Videotape" / "(NiceDream)" / "The Gloaming" / "Reckoner" / "Exit Music (For A Film)" /" Bangers NMash" / "Bodysnatchers" / "Idioteque" / "Pyramid Song" / "These Are My TwistedWords" / "Airbag" / "The National Anthem" / "How To Disappear Completely" / "TheBends" / "True Love Waits" / "Everything In Its Right Place".

Radiohead taldearen kontzertu hori oso-osorik jaitsi nahi baduzu, egin klik hemen.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa