Gaztea

musika

musika

Gazteak 20 urte

Limp Bizkit, Bilbon, Gaztearen 20. urteurrenean

Garazi Urdanpilleta

2010/09/11

Bizkaiko hiriburuko Santana 27 aretoan da hitzordua. Sarrerak amaituta daude.

Limp Bizkit izango da Gaztearen 20. urteurreneko gonbidatu nagusia.&' || 'nbsp;EITBko irrati Gazteak 20 urte bete ditu 2010ean eta urteurren hori behar bezala ospatzeko, kontzertu berezia antolatu dugu: gaur, irailak 11, Bilboko Santana 27 aretoan, Limp Bizkit taldea arituko da zuzenean. Gainera, The Blackout talde galestarrak egingo ditu estatubatuarren atariko lanak.

20. urteurreneko kontzertuko ateak 20:00etan zabalduko dituzte. Lehenbizi The Blackout taldeak berotuko du giroa eta ondoren igoko da oholtza gainera Limp Bizkit taldea. Zuzeneko horietarako sarrerak salgai daude 25 euroren truke Ticketmaster sarean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefour-en etaHalconViajes-en bulegoetan. Txarteldegian, berriz, 30 euroko salneurriaizango dute.

Limp Bizkit taldea Floridan sortu zen 1994an eta, 2003. urtera arte, 4disko kaleratu eta milioika ale saldu zituzten. Ordurako hainbat aldaketa izan ziren taldekideen artean eta, urte hartan, taldea bananduegin zen baina iaz, berriz ere kontzertuak emateari ekin zion hasierako boskote hark. 2010ean, gainera, Gold cobra argitaratu dute,&' || 'nbsp;2000. urtetik elkarrekin atera duten lehen diskoa.

Gaztea irratia 1990ean sortu zen Euskadi&' || 'nbsp;Gaztea izenarekin, euskarazko irrati formulan erreferente izateko. Bi hamarkadaren ostean, sekula baino indartsuago dago EITBko irrati gazteena. Urteurren hori behar bezala ospatzeko modukoa denez, Jacksonvilleko taldearen emanaldia antolatu du Gazteak.

Limp Bizkit taldea bere errautsetatik berpiztu da eta Gaztearekin hitzordua dauka irailaren 11n Bilbon. Ez ezazu galdu.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa