Gaztea

musika

musika

Larunbatean, Santana 27n

Amaitu dira Limp Bizkiten Bilboko kontzerturako sarrerak

L.Z.

2010/09/10

Gaztearen 20. urteurrena ospatzeko, Bilboko Santana 27 aretoan arituko dira larunbat honetan Limp Bizkit eta The Blackout taldeak.

Bihar, larunbata, Limp Bizkit taldea Bilbon arituko da. Dakizuen bezala, Gaztearen 20. urteurreneko talde gonbidatua izango da boskote estatubatuar hau.

Hain zuzen ere, Santana 27 aretoan arituko da Limp Bizkit, The Blackout taldearekin batera. 20:00etan irekiko dituzte ateak eta ordu bete geroago, 21:00etan, hasiko dira zuzenekoak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aipatutako kontzerturako sarrera guztiak agortuta daude jada.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa