Gaztea

musika

musika

'Vogue' aldizkarian

Lady Gaga, sekula baino gordinago

Garazi Urdanpilleta

2010/09/08

Aldizkariak gizonezkoei zuzenduta dauka Japoniako edizioaren azalean biluzik eta haragi gordinez estalita ikusi dugu artista. Animalien eskubideen aldeko taldeek berehala egin dute protesta.

Lady Gagak nabarmenkeriak eta polemika maite ditu. Eta, batik bat, look xelebreak. Oraingoan, Vogue aldizkariak gizonezkoei zuzenduta daukan bertsioaren Japoniako edizioaren azalean biluzik ikusi dugu artista estatubatuarra, bere gorputzaren zati intimoenak haragi zati gordinez estalita eta " Lady Gaga, egia biluzik" izenburupean.&' || 'nbsp;

Kantari ezagunaren argazki horri buruzko protestari berehala ekin diote animalien eskubideen aldeko taldeek. PETAk, esaterako, nabarmendu du, ez diola axola artistaren itxura cool-ak, "torturatutako animalia baten haragi hila" baita gainean daukana. Beste behin ere, mahai gainean da zalaparta.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa