Gaztea

musika

musika

Estudioko 3. lana

James Bluntek 'Some kind of trouble' lana dakar azaroan

Garazi Urdanpilleta

2010/09/08

Musikari britainiarraren webgune ofizialean jada entzungai dago "Stay the night" estreinako singlearen aurrerapena.

James Bluntek azaroan kaleratuko du estudioko hirugarren lana: Some kind of trouble. Eguna ez du zehaztu artista britainiarrak baina, zenbait iturriren arabera, azaroaren 7rako hel liteke artistaren disko berria.

Lehen singlea "Stay the night" izango da eta artistak bere webgune ofizialean jarri du entzungai abestiaren aurrerapena. Urriaren 25ean merkaturatuko du abesti osoa.

Back To Bedlam (2005) eta All The Lost Souls (2007) disko arrakastatsuen ostean iritsiko daJames Blunten lan berria. Bi disko horietatik 15 milioi ale baino gehiago saldu ditu artistak mundu osoan.

Hementxe duzu Some kind of trouble diskoaren azala.

&' || 'nbsp;

''Some kid of trouble''


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa