Gaztea

musika

musika

bIDEhUTS

Audiencek egindako 'Amerikanuak' filmaren soinu-banda, hilaren 20rako

Garazi Urdanpilleta

2010/09/08

Gainera, Willis Drummond taldearen Zuzenekoak 02 lana ere kaleratuko du bIDEhUTS zigiluak.

Audience talde gernikarrak osatu du Amerikanuak dokumentaleko soinu-banda eta, jakin berri dugunez, bIDEhUTS diskoetxeak jarriko du salgai irailaren 20an. Gainera, Willis Drummond taldearen zuzeneko lan bat ere jarri dute salgai Internet bidez.

Amerikanuak Nacho Reig eta Gorka Bilbao dokumentalgileek egindako lana da. 90 minutuko dokumentalean, Ameriketako&' || 'nbsp;Estatu Batuen mendebaldean, Elkon (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna islatu nahi izan dute. Filmak nostalgia, atzerriko herrialde batean bizitza duina izateko borrokaa eta komunitate bateko kide sentitzea ditu ardatz eta, horietatik abiatuta, munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakutsiko du ikuspuntu errealista batetik begiratuta. Eta Audience taldearen eskutik datorkigu filmaren soinu-banda.

Bestalde, 2009ko irailaren 19an birako azken kontzertua eskaini zuen Willis Drummond talde lapurtarrak Hondarribiako Psilocybe aretoa. Emanaldi hura Zuzenekoak 02 lanean bildu dite, "Zuzenekoak"&' || 'nbsp;sailaren bigarren atalean, alegia. Internet bidez soilik eskura daiteke diskoa.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa